lunes, 1 de marzo de 2010

Adiskidetasuna


Adiskidetasuna bi pertsonen arteko erlazio afektiboa da. Adiskidetasuna bizitzako hainbat zatitan agertzen da baina beti ez da maila berean izaten. Bi pertsonen arteko adiskidetasuna hauek berdin pentsatzen dutenean agertu ohi da. Benetako adiskidetasunak bizitza osoan irauten du. Kasu batzuetan adiskidetasuna ez da bi pertsonen artean, gizakien eta animalien artean baizik, adibidez katua edo txakurra (azken honi ere gizakiaren lagun onena esaten zaio). Jakintsuek esaten dute adiskidetasuna eta maitasuna jainkoen edo jainkoaren oparia dela. Aristotelesek ere esaten zuen hiru adiskidetasun mota daudela:
  • Interesagatik
  • Ongiarengatik
  • Plazerarengatik
Era beran, esaten da poza adiskidetasunaren beste osagai garrantzitsu bat dela.